2 de Apirila de 2020
CASTELLANO  |  ENGLISH

todopinchos.com
 
 
 
 
IBILBIDEAK
 
Pintxo ibilbideak

PINTXOAK JATEKO MODURIK ONENA


Prestatu ditugun ibilbidetan murgil zaitez. Zure gustuekin bat datorrena edota hauen nahasketa bat aukera ezazu zure Donostiako janari edota afariaren osagai gisa.


Alde Zaharretik pintxoak janez ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Parte Vieja
Gutxi gorabeherako prezioa: 25 € bakoitzeko
Ibilbide honetan, Donostiako miniaturazko sukaldaritzako taberna batzuetatik izango du igarogune. Pintxo munduan, onenen lekua dutelarik bertako tabernek.
Gaina eta lorea ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Centro-Parte Vieja
Barra apainduenak, pintxo aukera handienak eskura. Hirikopintxo barra ikusgarrienei gorazarrea.
Gros eta Zurriola guneetatik pintxo jatea ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Gros
Gutxi gorabeherako prezioa: 33 € bakoitzeko
Pintxo jateari dagokionez, beharbada, Donostiako bigarren gune tradizionalena. Auzoko taberna esanguratsuenetarikoetatik igaroko den ibilbidea daukagu aurkezgai.
Lekuko klasikoak ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Centro-Parte Vieja
Gutxi gorabeherako prezioa: 24 € bakoitzeko
Beraien bereizitasunek ospetsu egin zituzten. Barnera zaitez beraien ongi-egiteagaitik ezagunak diren tabernen sail batean. Dasta itzazu Goiz-Argi-ko ganbazko txitxi burruntzia eta Bodega-ko miniak. Ez zaitez ahaztu Alustiza-ko gabillez, har ezazu arrain pastelezko pintxoa Hika Mika-n eta dasta ezazu Txepetxa-ko antxoa txangurro-saltsarekin eginiko pintxo saritua.
Lo Más Nuevo de lo Viejo ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Parte Vieja
Gutxi gorabeherako prezioa: 25 € bakoitzeko
Una ruta por los bares más nuevos e innovadores de la Parte Vieja donostiarra. Para quienes no se casan de descubrir.
Luxuzkoa ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Gros-Parte Vieja
Gutxi gorabeherako prezioa: 50 € bakoitzeko
Donostiako sona handieneko pintxo tabernetan zear ibilbidea. Klasikotasun eta berrikuntzaren arteko nahasketa gustoko dutenentzat. Dastatzaile zorrotzentzat saihestezina.
On, Polit, Merke ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Centro-Parte Vieja
Gutxi gorabeherako prezioa: 22 € bakoitzeko
Prezio-kalitate erlazio oneko taberna aukeraketa. Goza ezazu Donostiako onenaz ahalik eta merkeen.
Pintxo jatea hirigunetik barna ibilbidea (ibilbidea ikusi)
 
Centro
Gutxi gorabeherako prezioa: 30 € bakoitzeko
Alde Zahar eta Gros auzoko jende gehiegikeritik bereizirik, azken urte hauetan, gorakada nabarmena jasan du Hiriguneak. Proposamen ugari aurki ditzakegun gune edota auzo honetan daukagu ibilbideetariko bat zuei eskaintzeko.

Todopintxos © 2013 Todopintxos-i buruz      Jar ezazu iragarkia      Harremanetarako      San Sebastian Pintxos Tours